Osteopatia - Osteopatia gorputzaren estrukturak eta funtzionamenduaren lotura ezagutzen duen praktika terapeutiko bat da. Gorputzeko arazo estruktural askok gorputzaren mugikortasuna kaltetzen dute eta horrek beste arazo batzuetara eraman gaitzake.

Osteopatia

Osteopatia gorputzaren estrukturak eta funtzionamenduaren lotura ezagutzen duen praktika terapeutiko bat da. Gorputzeko arazo estruktural askok gorputzaren mugikortasuna kaltetzen dute eta horrek beste arazo batzuetara eraman gaitzake.


Osteopatia gorputzeko atal minduak aurkitu eta tratatzeko modu bat da, besteak beste giarrak, esteka, zainak eta artikulazioak.
Ukimenaren erabilpen sakonaren bidez gorputzeko arazodun atalak identifikatzen dira. Orokorrean teknika desberdinen erabilpena da baldintza ezinhobeak ezarriz sendatze prozezua ahalbidetzeko.

Tratamendu osteopatikoa osasun arazo ugarirentzako da baliagarria:
Sorbaldako mina, lepokoa eta bizkargainekoa.
Ziatika, disko arazoak eta lunbalgiak.
Zerbikalgiak eta dorsalgiak.
Belaunaren, orkatilaren eta oinaren (ligamentu lesioak) desorekak.
Kiroletako lesioak (zaintiratuak, urratu muskularrak).
Sinusitisa eta errinitis alergikoak.
Pneumoniak eta bronkitisa.
Saihetseko arazoengatiko arnas disfuntzioak.
Zefaleak, zorabioak, bertigoak.